ARGUDIO TESTUAK
FUNTZIONARIEI BURUZKO ARGUDIO TESTUA
Gaur egun, jende
gehienak funtzionarioen zeregina kolokan jartzen du. Ordura arte, funtzionario
gehienak beste langileak baino abantaila gehiago izan dituzte: postu finkoa bat,
soldata finko eta altu bat, jai egun dexente … Eta azken urte hauetan, haien
aurkako kritikak areagotu izan dira krisialdia dela eta.
Egia da funtzionarioek besteak baino abantaila gehiago dituztela
beren lanetan. Baina baita ere esan beharra dago lan postu hori lortzeko bere
lana egin behar izan dutela. Oposizio batzuk egin behar izan dituzte aurretik
eta oposizio haietatik hoberenetariko nota lortu.
Hala ere, toki
guztietan bezala gehiegikeriak daudela uste dut. Askok, funtzionarioek dituzten
abantailez aprobetxatzen dira: denbora guztia beren egin beharrak egin ordez
beste edozein gauza egiten denbora pasatzen ibiltzea, denbora alferrik galtzea,
jai egunak nahi dutenean hartzea (“zatoz
bihar sindromea”) … hortaz komenigarria ikusiko nuke gobernuak zenbait
neurri ezartzea hori kontrolatzeko. Hala nola, Frantzian egiten dena. Bertan
lana ongi burutzen duten funtzionarioei soldata igotzen zaie, bestela ez.
Horretaz gain, jendea
askotan ideiak nahasten dituela uste dut. Funtzionarioetaz hitz egiten dutenean
bulegoetako edo administrazioetako pertsonak etortzen zaie burura. Baina funtzionarioak beste hainbat eremutan
ere badira: hezkuntzan, medikuntzan, liburutegietan, kaleetan, etab … Gehienak
ordu asko sartzen dituzte lanean, beren egin beharrak ahalik eta hobekien
egiten saiatuz.
Guzti honetatik
ateratzen dudan ondorioa, funtzionarioen artean beste langileen artean bezala
gertatzen da: bada bere lana modu egokian egiten duena eta ahalik eta gutxien
egiten saiatzen dena. Hau kontrolatzeko modurik onena kontrol batzuk ezartzea
izango litzateke nire ustez.
FUTBOLA
Futbola munduko kirol ezagutuenetarikoen artean aurkitzen
da. Nor ez du ezagutzen Messi eta Cristiano Ronaldo jokalariak? Nor ez du
ikusi Barça- Madrid partidu bat
noizbait?
Egia da futbola oso entretenigarria dela. Lagunekin,
familiarekin, seme-alabekin, edozein pertsonarekin … ongi pasatzeko aukera
bikaina izain daiteke. Baina ez dut uste eman behar zaionik lurralde honetan
ematen zaion garrantzia.
Lehenik, uste dut jendeak denbora gehiegi ematen duela
futbola ikusten. Gazteen artean oso ohikoa da etxean gelditzea futbola ikusten.
Arazoa ez da partidu bat ikustea, baizik eta jendea bi edo hiru partidu
astebururo ikustea. Denbora hori telebistaren aurrean igaro ordez, lagunekin
edota bakarrik beste edozein gauza egin zezaketen.
Jarraitzeko, estatuak futbolean inbertitzen duen dirua
gehiegizkoa dela uste dut. Futbol talde ia guztiak diru zor handiak dituzte.
Azkenik, jendeak futbola eta futbol talde baten zalea
izatea hain barneratuta dauka konflikto eta gatazka asko sortzen direla bata
eta besteen artean. Askotan biolentziara ailegatu dira arazo horiek.
Laburbilduz, futbola egokia ikusten dut baina puntu
bateraino. Oso kirol dibertigarria izan daiteke, baina muga batzuk jarri behar
dira. Ez gara biolentziara eta gatazketara ailegatu behar, ezta behar baino
garrantzia gehiago eman.
GAI BATEN INGURUKO IDAZLANA
“HAUSTEKO DISEINATUA” TESTUARI LOTUTAKO IDAZLANA
Testuan aipatzen den bezala, zaharkitze programatua gure eguneroko
bizitzan dagoen fenomeno garrantzitsua da. Izan ere, diru kontsumo handi bat
suposatzen zaigu eta ez genuke hau onartu behar.
Honekin lotutako
esperientziak bizi izan ditugu etxean. Horietako bat mikrouhinak-rekin
lotuta. Orain dela 5 urte inguru mikrouhinak izatea erabaki genuen
etxean. Dagoeneko bi apurtu zaizkigu. Baina ez zen apurtu gure erruarengatik,
noski. Bi kasuetan, bat-batean funtzionatzeari utzi zion. Garbigailuarekin
berdina gertatu izan zitzaigun hainbat kasutan. Azkenean, zaharkitze programatu
horrekin diru gehiegi gastatu dugu gauzak behin eta berriz erosten. Gainera
aparatu horietako batzuk beharrezkoak ditugu etxean gure beharrak asetzeko, zer
gertatuko litzateke dirurik edukiko ez bagenu? Egoera hau lotsagarria iruditzen
zait eta bereziki posiblea delako arazoa konpontzea.
Egia da bakoitza dirua lortzeko metodo desberdinak dituela. Baina
ez nago bat ere ados bestei beharrak sortuz edo besteen beharrekin jolastuz
etekina ateratzea. Arauren bat sortu beharko lukete.
Horretaz gain, fenomeno hau, teknologian, atzera pausu bat dela
iruditzen zait. Gauzak modu egokian egiten ahal badugu zergatik gaizki egin?
Gauza bat apurtzeko diseinatzea, gauzak ahalik eta hobeto ez egitea da.
Teknologiak geroz eta hobeagoak izatea nahi badugu, aspektu guztietan hobeago
izan beharko lirateke. Ez bakarrik
eskaintzen dituen gauzetan, baizik eta izango duen erresistentzia eta iraupena
ere.
Laburbilduz, ez nago batere ados zaharkitze programatuarekin eta
lehen bai lehen irtenbide bat bilatu behar zaiola uste dut.
DESKRIBAPENAK
JANZKERA
Normalean
ohiko gauzak egiteko , hots, klasera joateko, erosketak egiteko, etxean egoteko ... eroso egiten zaidan arropa eramatea gustatzen zait. Etxean batez ere arropa
zaharra janzten dut, zikindu daitekeena. Klasera eta kalera joateko gehiago
apaintzen naiz.
Hotza ez dut bat ere jasaten, beraz neguan
karela irteten naizenean ia beti lepoa estalita daramat fular edo bufanda
batekin. Hori dela eta, etxean fular desberdin asko eta kolore desberdinetako
hiru bufanda ditut (txuria, granatea eta horia). Eskularruak ere beti nerekin
eramaten ditut denbora guztian, eskuetatik hotz asko sartzen zaidalako beti.
Joan den urtean eskuzorro (“manoplak”) marroi batzuk erosi nituen eta hainbeste
gustatu zitzaizkidan eskularruak baino gehiago erabiltzen ditudala. Horretaz gain, gehienetan beroki marradun bat
paratzen dut. Euria egiten duenean aldiz, “Carhartt” markako berokia janzten
dut.
Udan,
galta motzak “short´s” deiturikoak eta gonak janzten ditut. Kamisetei
dagokionez, tirantedunak dira ia guztiak. Oinetan, txankletak eramaten ditut
gehienetan, bestela sandalia marroi batzuk. Igerilekura noanean, arropa azpian
beti bikinia jantzita eramaten dut.
Orokorrean, lehen beti belarritakoak eramaten nituen ere, baina belarrian mina egiten zidatenez
orain ez ditut inoiz jartzen. Hala ere, beti lepoko bat jantzita eramaten dut.
Batez ere bolazko lepokoak gustuko ditut.
Kirolari
dagokionez, saskibaloira jokatzen dut Burlatako talde batean. Entrenamenduetara joaten naizenean
kirolerako galtza motzak eta tirantedun kamiseta handiak janzten ditut.
Partiduetan aldiz, Paz de Zigandako saskibaloi
jantzia paratzen
dut.
NIRE AHIZPAREN DESKRIBAPENA (FISIKOA ETA NORTASUNA)
Nire ahizpa Goizaneren deskribapena egingo dut. 22 urteko
neska bat da.
Garaierari dagokionez ez da neska oso handia, aitzitik,
txiki samarra da. Gutxi gora behera 1´60 metro neurtzen du. Gizen antz dauka
baina bere tamaina txikiarengatik. Hankak, zabalak eta muskuludunak ditu txikitatik
kirolaria izan delako.
Gaztaina koloreko hile luze eta kizkurtua dauka. Bere
begiak marroiak dira ere, baina tonu argiagoa daukate. Sudurra amarena bezalakoa
da, txikia, borobila eta lodi samarra. Ezpainak fin-finak ditu, ama bezala ere.
Goizaneren izaera eta nirea oso antzekoak dira jende
askoren ustez. Izan ere, biak gauza berdinaz barre egiten dugu eta oso sinpleak
gara. Bien irrifarrea, hain zuzen ere, berdina da. Beti oso bihotz oneko pertsona
dela iruditu zait. Baina haserretu egiten denean oso jenio txarra dauka. Hala
ere, gure arteko harremana oso ona da eta askotan lagun bat bezala ikusten dut.
Horretaz gain, oso neska argia eta langilea da. Ikastolan
eta institutuak nota oso altuak ateratzen zituen. Ikasketetan duen erraztasuna
dela eta, unibertsitatera ailegatzerakoan zailtasunik gabe atera egin zuen
gradua. Txikitatik irakasleak oso neska arduratsua zela esaten du eta irain ere
oso arduratsua izaten jarraitzen du.
Lagunekin igarotzen du ia denbora guztia eta ahal duen
guztietan parrandan ateratzen da. Etxeko "juergista" dela esaten diogu.
LAGUN BATEN DESKRIBAPENA
Deskribatuko dudan pertsona,nire koadrilako 20 urteko
mutil bat da.
Garaierari dagokionez, oso mutil handia dela esango nuke.
Betidanik, oso kirolari ona izan da. Hortaz, gorputza gihartsua eta sendoa
dauka. Tenisera jokatzen duenez, bere besoetako giharrak oso garatuak ditu.
Bastez ere, eskuineko besokoak.
Bere ilea marroi argikoa da. Begiak, aldiz, kolore
berdekoak dira. Ezpain lodiak eta arrosa kolorekoak ditu. Aurpegian maiz,
pikorrak ateratzen zaizkio. Udan, hondartzan ematen du egun osoa. Ondorioz, oso
beltzarana jartzen da. Ilea, gainera, eguzkiarekin asko argitzen zaio.
Izaerari dagokionez, betidanik oso mutil langilea izan
da. Etxeko-lanak eguneratuak eramaten ditu eta azterketetarako beti asko
ikasten du. Beti oso nota altuak atera dituenez, orain, karrera zail bat
burutzen ari da. Hala ere, nahiz eta asko ikasi, libre duen momentu bakoitza
lagunekin egoteko aprobetxatzen du.
Oso langilea izatez gain, oso pertsona dibertigarria da
nire ustez. Harremanak egiteko orduan ez ditu inoiz zailtasunak izan. Oso
irekia da, eta lotsarik ez duela esango nuke. Txikiak ginenean txisteak
etengabe kontatzen zituen, gehienetan bera sortutakoak. Egun, txiste txar
berdinak kontatzen jarraitzen ditu.
HISTORIOA
Mutua , otsoa, beruna, BEZa (iva), gurdia,
informatikaria, ttarrapatta (gauzak azkar egiten dituena, baino txarto xamar),
eztia, hauta (bikaina, oso ona), begi
bakarra, erreka zolan (“completamente aurrionado”), iharra ( persona
mehe-mehea), sosa (dirua).
Bazen behin herri txiki batean, mutua zen amona
bat. Herria Otsoa izena zuen eta bertan berun lantegi bat zegoen .Lantegi
hartan, herriko biztanle guztiak lan egiten zuten. Baina lantegi hori desabantaila
handi bat zuen, han lan egitea gaixotasunak eragiten zien langileei. Amona ere
bertan lan egin zuen gazte izan zenean eta hainbeste urte lan egiteagatik oso
gaixorik zegoen. Diru asko gastatzen zuen medikuetan eta medikamentuetan.
Ondorioz, BEZa ordaintzeko dirurik gabe gelditzen zen beti.
Egun batean, bankuko pertsona batzuk amonaren
etxera joan ziren ez ordaindutako BEZa guztia kobratzera. Amona dirurik ez
zuenez, ihes egin zuen gurdiarekin bankukoak ikusi gabe. Ihes egiten zuen
bitartean plan bat pentsatu zuen. Bere seme informatikariaren etxera joan zen
eta hari pentsatutako plana kontatu mimikaren bitartez zion. Ttarrapattaka, zera
kontatu zion: Herri ondoko mendian aurkitzen zen basoan erle asko zeuden. Erle
horiek egiten zuten eztia hauta zen amonak zuen gaixotasuna sendatzeko. Orduan,
baso horretara joan behar zuten bertako eztia hartzeko eta amonak hartzeko.
Modu honetan sendatu egingo litzateke eta dirua izango luke bankuko pertsonei
ordaintzeko. Arazo bakar bat zegoen, erraldoi begi bakar bat zaintzen zuela
basoa. Hala ere planarekin aurrera egin zuten.
Plana egiten ari zirela, erraldoiak amonaren semea
harrapatu eta jan egin zuen. Amona beldurrez beterik korrika alde egin zuen.
Herrira bueltatzean, bere etxea ez zegoela ikusi zuen emakumeak. Bankukoek ez
ordaintzeagatik kendu egin bait zioten. Geroztik amona erreka zolan gelditu
zen, geroz eta iharragoa bihurtuz eta sosarik gabe.
PELIKULA BATEN LABURPENA
"LORAX: EN BUSCA DE LA TRUFULA PERDIDA"
Ikusi izan dudan azken pelikula Lorax
da. Lorax haurrei zuzendutako pelikula bat da. Hona hemen pelikularen haria:
Ted ThneedVille hirian bizi den gazte
bat da. ThneedVille,
plastikozko hiri bat da non zuhaitzak ez dira existitzen. Beraz, hiria
burbuila baten antzekoa da, bertako
biztanleria naturatik isolatu egiten duena. Natura eza horrek, oxigeno falta egotea
eragiten du. Egoera horretaz Sr Alisios O´Hare baliatu egingo da biztanleei
oxigeno botilak saltzeko. Gizon hau, hiriaren jabea bilakatuko da eta hiri oso kameraz
beteta izanen du jende guztia ongi kontrolatzeko.
Istorioa hasiko da, Ted Audrey izeneko neska
batetaz maitemintzen denean. Audrey, natura miresten du eta bere ametsa zuhaitz
bat ikustea da. Ted, Audrey maitemintzeko helburuarekin, zuhaitz baten bila joanen
da. Zuhaitzak trufula izena dute. Bere amona lagunduko dio abentura horretan,
txikia zenean Trufulak ikusi izan zituelako. Trufula lortzeko ,hiritik kanpo ateratzen da.
Handik ez oso urrun etxe bat aurkitzen da non gizon zahar eta bakarti bat bizi
da. Pertsona hau, “Una vez”
izenarekin ezagutzen da. Gizon horrek, bere bizitza kontatzen hasten dio Ted-i.
Dirudienez, bera izan zen zuhaitz guztien desagerpenaren arduraduna. Egindakoa
konpontzeko asmoz, trufula baten hazia ematen dio Ted-i. Hiri erdian landatzeko
esaten dio, guztiok ikusi dezaten. Ted geroz eta zailtasun handiak izango du
bere helburua burutzeko. Izan ere, O´Hare jauna zuhaitzen desagerpenaren alde
dago bere negozioa horri esker aurrera doalako. Beraz, O´Hare bere eskuan duen
guztia eginen du Ted-en helburuarekin
amaitzeko. Trufula hazia kentzen saiatzen da.
Azkenean Hiriaren erdian trufula landatzea
lortzen du. Ondorioz, hiri guztia zuhaitzen garrantziaz kontzientziatu egiten
da. Ted, noski, Audrey beraz maitemintzea lortzen du.
AITZITIK / OMEN
AITZITIK
AITZITIK
· Atzo
Amaiarekin haserretu egin nintzen. Ez naiz bere atzetik joanen barkamena
eskatzeko. Aitzitik, hemen eserita ezer egin gabe geldituko naiz gaizki sentitu
dadin gertatutakoarengatik. Orduan, bera
etorriko da niregana barkamena eske.
k Asmatutako esketx bat:
- Bihar Amaiaren ustebetetzea da, zer oparituko diozu?
+ Belarritako batzuk erostua pentsatu dut.
- Amaiari ez zaizkio belarritakoak gustatzen. Aitzitik, gorroto egiten ditu.
+ A! Orduan lepoko bate rosten badiot gustatuko zaio?
-Bai! Ze ideia ona!
k Asmatutako esketx bat:
- Bihar Amaiaren ustebetetzea da, zer oparituko diozu?
+ Belarritako batzuk erostua pentsatu dut.
- Amaiari ez zaizkio belarritakoak gustatzen. Aitzitik, gorroto egiten ditu.
+ A! Orduan lepoko bate rosten badiot gustatuko zaio?
-Bai! Ze ideia ona!
OMEN
·
Beste
egunean Mirenekin topatu nintzen kalean. Oso haserre omen zegoen.
Koadrilako batzuk zinemara joan omen ziren Mireni abisatu gabe. Mireni
horrelako gauzak oso gaizki sentiarazten diote. Traizionatuta sentitzen omen
da.
AZALPEN TESTUA
GERTATUTAKO ZERBAIT
Udan Tarifara joan nintzen. Tarifa, Kadizeko probintzian aurkitzen den hiri polit bat da. Toki hau oso ezaguna da egiten duen haize indartsuarengatik. Ondorioz, jende pilo bat bertara joaten da surf egitera. Kitesurf eta windsurf egitera bereziki. Tarifara iritsi ginen lehengo egunean fenomeno hau ikustera joatea erabaki genuen. Horretarako Valdevaqueros hondartzara joan ginen. Hondartza hau, ikusi izan dudan hondartzarik luzeena da. Baina hori ez zen atentzioa gehien deitu zidana. Airean egan egiten zeuden kometa guztiak izan ziren gehien harritu ninduena. Izan ere, hondartza osoan zehar jendea kite surf egiten zebilen. Bertan egon nintzen egunetan zehar ez nuen kirol hau egin, baina asko disfrutatu nuen besteak nola egiten zuten ikusten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario