Hitz ordena lantzeko, lehendabizi Power Point batzuk ikusi genituen gelan.
Hitz ordena lantzeko egin genuen fitxa:
HITZ-ORDENA
ARIKETAK 3
Galdegaia Aditza Mintzagai hanpatua Mintzagai ez hanpatua
1.1.-Mikelek atzo esnea edan zuen.
- (SOA ordena neutroa, bi aukera esateko)
1.2.-Mutiko hark euskaraz ongi zekien.
- (SOOA ordena neutroa eta osagaien ordena egokia da. Ez markatua, hortaz, bi aukera esateko)
1.3.-Mutiko
hark ongi euskaraz zekien.
- (SOOA baina Markatua. Aditzaren aurrean ezaugarri zuzena ez dago. “Ongi” moduzko aditzondoa da eta aditzaren aurrean joateko lehentasuna dauka. Beraz, esateko aukera bakarra galdegaiari erantzunez (Galdegaia: euskaraz)àordena neutroa izateko: mutiko hark euskaraz ongi zekien.
1.4.-Nik hura banekien.
- (SOA ordena neutroa,beraz ez markatua. Bi aukera esateko)
1.5.-Aitatxi erori egin da.
- (SOA ordena neutroa baina markatuaà “Egin” hori, galdera aditza bat dela esan.)
1.6.-Madrilgoek
Haritz pozik ikasketa buru izendatu
dute.
- [Ordena, SOOOA. Esaldia markatua, aditzaren aurrean ezaugarri zuzena ez dagoelako (ezaugarri zuzena:pozik). Beraz esateko modu bakarra, ZER galdegaiari erantzun (galdegaia: ikasketa buru)]
1.7.-Gerrillarien
burua Ruandako armadak harrapatu
du.
- [OSA. Ordena ez da neutroa, esaldia markatua da. Esateko modu bakarra, NORK galdegaiari erantzun (galdegaia= Ruandako armadak)]
1.8.-Anek
oinetako berriak ahizparendako erosi
ditu.
- [SOOA.Hala ere, aditzaren aurrean ez dago ezaugarri zuzena (oinetako berriak), hortaz, esaldia markatua da, esateko aukera bakarra. Esateko modu bakarra, “norendako?” galdegaiari erantzun (ahizparendako= galdegaia)]
1.9.- Liburuaz gustura mintzatu
ginen atzo hitzaldian.
- (Ordena, SOAOO.Esaldia ez da markatua, beraz, bi aukera esateko). “Gustura” moduzko aditzondoa, lehentasuna dauka aditzaren ezkerrean egoteko.
1.10.- Gu,
atzo, hitzaldian, gustura liburuaz
mintzatu ginen.
- [Ordena, SOOOOA. Esaldia markatua da, “gustura” moduzko aditzondoa aditzaren ezkerrean egoteko lehentasuna daukalako. Beraz, esateko modu bakarra galdegaiari erantzun (galdegaia=liburuaz).]
1.11.- Ainarak
gozokiak bere lagunarendako
erosi ditu.
- [Ordena, SOOA. Esaldia markatua da aditzaren aurrean ezaugarri zuzena ez dagoelako (ezaugarri zuzena= gozokiak). Beraz, esateko modu bakarra NORENDAKO galdegaiari erantzun (galdegaia= bere lagunarendako).]
1.12.- Gure aita zenak ahal zuen
guztietan antxumekia jaten zuen.
- (Ordena, SOOA.Esaldia ez markatua da,beraz, esateko bi modu ditu)
1.13.- Zinegotzi mikelen adiskidea egon
zen Arintzun.
- (SAO, markatua) Zinegotzi, predikatiboa, aditzaren aurrean àMikelen adiskidea Arintzun zinegotzi egon zen.
1.14.-Horrek euskara ederki daki.
- [Ordena, SOOA. Esaldia ez markatua da (“ederki” moduzko aditzondoa da, hortaz, aditzaren ezkerraldean egoteko lehentasuna dauka),beraz esateko bi modu.]
1.15.-Haiek
euskara bazekiten,
jakin.
- (SOA ordena neutroa, baina ba- baiezkotasuna adierazi. Hortaz esaldia markatua da, galdegaia aditza bera delako. Esateko modu bakarra dago beraz, galdegaiari erantzunez)
1.16.- Nerea gelditu da etxean.
- [Ordena, SAO.Esaldia markatua da. Nor? (Nerea) Galdegaiari erantzunez esateko modu bakarra.]
1.17.- Erositako
liburuak, Pellok Mireni utzi
zizkion atzo.
- [Ordena OSOAO. Esaldia markatua da. Nori? (Mireni) galdegaiari erantzunez esateko modu bakarra.]
1.18.- Zuek
ongi lehengo urteko lana egin
zenuten.
- [SOA ordena neutroa ,baina markatua “ongi” moduzko aditzondoa da eta aditzaren aurrean egoteko lehentasuna dauka. Esateko modu bakarra dago, galdegaiari erantzun (galdegaia= lehengo urteko lana)]
1.19.-Maindirea garbigailuan urratu
zitzaion amari.
- (Ordena SOAO, ez markatua. Erantzuteko bi modu).
1.20.- Ikasleek errektore-ordeari
irakasle haren jokaera okerra azaldu zioten.
- (Ordena SOOA.Esaldia ez markatua da)
1.21.- Jon
kalean erori egin da.
- [SOA ordena neutroa, baina “egin” sartzen badugu galdera aditza bera da. Esateko modu bakarra, galdegaiari erantzun (galdegaia= aditza).]
1.22.- Haiek dirua, ekarri, bazekarten.
- ( SOOA orden neutroa, baina esaldia markatua da.“ba” galdegaia, esateko modu bakarra)
1.23.- Gu mintzatzen gara euskaraz holako
lekuetan.
- [SAOO, esaldia markatua da. Esateko modu bakarra, “nork?” galderari erantzun (galdegaia=Gu)]
1.24.-Dirua galdu zuen mikelek atzo.
- [Nahiz eta ordena SOA ez izan esaldia ez markatua da, OA egoki kokatuta dagoelako, hau da aditzaren aurrean ezaugarri zuzena dagoelako (ezaugarri zuzena=dirua). Beraz, esateko bi modu.]
1.25.-Osasunak
aise partidak galtzen ditu.
- [SOA ordena neutroa baina esaldia markatua. Moduzko aditzondoa (“aise”) aditzaren aurrean joan behar delako. Beraz, esateko modu bakarra NORK galdegaiari erantzun (galdegaia=Partidak).]
1.26.- Xalak
Titini Donostiako Galarragan irabazi
zion partida igandean.
- [SOOAOO, esaldia markatua da. Ezaugarri zuzena (“partida”) aditz aurrean egon behar delako. Beraz esateko modu bakarra, NON galdegaiari erantzun (galdegaia =Donostiako Galarran).]
1.27.- Usakumea,
ongi, Amaiurko Mendialdea jatetxea egiten
dute.
- (SOOA, markatua “ongi” moduzko aditzondoa aditzaren aurrean joan behar delako. Beraz, esateko modu bakarra NOR galdegaiari erantzun.)
1.28.- Hizkuntza
zaila alemana iruditzen zitzaion
mutil hari .
- (Esaldia markatua da,“zaila” moduzko aditzondoa aditzaren aurrean egon behar delako. Beraz esateko modu bakarra, NOR galdegaiari erantzun.)
1.29.- Mutikoek
lanak irakasleari aurkeztu
dizkiote arestian.
- (SOOAO, markatua “lanak” delako ezaugarri zuzena aditzaren aurrean egoteko.Berraz, esateko modu bakarra NORI galdegaia erantzunez.)
1.30.- Lehengo
eguneko hitzaldian nahasi
egin nintzen ni.
- (Ordena ez da neutroa, OOAS. “Egin” hitzak aditza bera galdegaia bihurtzen du, beraz esateko modu bakarra, galdegaiari erantzunez.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario