domingo, 30 de diciembre de 2012

ADITZ HANPADURA

Euskal aditza eta hanpadurari buruzko bi Power Point hauek landu genituen gelan.







Honen inguruan bi fitxa egin genituen:
________________________________________________________________________

1.

Esan hurrengo perpausak zuzenak diren ala ez, eta arrazoia eman

1.   Hark bertsotarako gogo berezkoa ekarki!
·        Zuzena. Hanpatua, Ekarki trinkoa delako (Dakar/zekarren).
2.   Beti hartuki zuk tokirik hoberena!
·         Okerra. Hanpatua ez gramatikala. Hartuki: hartzen duzu, Hartuki ez da aditz trinkoa (Hartzen duzu).
3.   Ondoan biziki eta elkar ezin ikusi!
·        Zuzena. Hanpatua da. Biziki aditz trinkoa da.
4.   Beti lanean ariki gure aita!
·        Zuzena. Hanpatua da, ariki: aditz trinkoa da.
5.   Hemengoa zela uste nuen, baina hemengoa ez izaki!
·        Zuzena. Hanpatua da. Izaki, aditz trinkoa da(zen).
6.   Haurra negarrez eta ama helduki ez!
·        Zuzena. Hanpatua da, helduki, aditz trinkoa da.
7.   Mendira ez zuela joan nahi erraten zuen, baina azkenean joan!  
·        Zuzena. Hanpatua da.
8.   Ez jakin itxura egiten berak, baina ederki jakinki!
·        Zuzena. Hanpatua da. Jakinki aditz trinkoa da (daki).
9.   Gaur astelehena izan!
·        Zuzena. Hanpatua da.
10.       Gaur astelehena izaki, ordea!
·        Zuzena. Hanpatua da. Izaki, aditz trinkoa da (da).
11.       Aldioro eskaintzen diot ogia, baina berak ez hartu!
·        Okerra. Hanpatua da. Baina berak ez du hartzen jarri beharko luke.
12.       Holakoak ez zirela gertatzen uste nuen, baina gertatuki horrelakoak ere!
·        Okerra. Hanpatua da, baina gertuki ez da aditz trinkoa (gertatzen dira).
13.       Elkarrekin egoki, eta elkar ikusten ez!
·        Zuzena. Hanpatua, egoki aditz trinkoa da (daude/zeuden).
14.       Petri berandu etorri halere!
·        Zuzena. Hanpatua. Aditz laguntzailea desagertu (etorri da/zen).
15.       Mikelek eskolara ez joan nahi, ordea!
·        Zuzena. Hanpatua da, “ ez zuen joan nahi”.
16.       Noiznahi galduki zuk gauzak!
·        Okerra. Hanpatua da , galduki ez da aditz trinkoa (galtzen dituzu).
17.       Leitzakoa izaki eta euskaraz ez jakinki!
·        Zuzena. Hanpatua da. Izaki eta jakinki,  aditz trinkoak dira.
18.       Neska zela uste genuen, eta mutila izaki!
·        Zuzena. Hanpatua da. Izaki trinkoa da.
19.       Telefonoz deitu eta deitu ari naiz baina ez hartzen!
·        Zuzena. Hanpatua da. Aditz laguntzailea desagertu (ez du hartzen).
20.       Kotxea ezkerretik helduki!
·        Zuzena. Hanpatua da. Helduki aditz trinkoa da.
21.       Bihar larunbata izan!
·        Zuzena. Hanpatua da.
22.       Bihar larunbata izaki!
·        Zuzena. Hanpatua da. Aditz trinkoa da (da).
23.       Mutiko horiek gauzak beti ongi egiten!
·        Zuzena. Hanpatua da. Aditz laguntzailea desagertu (egiten dituzte).
24.       Leitzako mutil bat Uitziko neskaren batez gustatu eta neskaren aita ez fidatzen mutilez. Eta, aita eta alaba sukaldean eztabaidan ari zirela, mutila leihotik zelatan egoki, eta denak aditu!
·        Zuzena. Hanpatua da. Egoki aditz trinkoa da (dago/ zegoen). Denak aditu (zituen) aditz laguntzailea desagertu.
25.       Uitziko neskatxaren batek Leitzako Tutereneko mutila maite, baina aitak Uitziko mutilekin ezkontzea nahiki, eta gogorrean hartzen omen zuen neskatxaren aitak hango mutila.
·        Zuzena. Hanpatua da. Nahiki aditz trinkoa (nahi). Maite (zuen) aditz laguntzailea desagertu.
26.       Negute gogorra izan omen zen; bost hilabeteko elurtea, eta bazkak ahituta ardiak goseak hiltzen joaki artzain horri, eta azkenean txabolako iratzeak eta sasian ziren gorosti guztiak bildu omen zituen, baina haiek ere ahitu.
·        Zuzena. Hanpatua da, joaki aditz trinkoa da (zihoazkion). 
___________________________________________________________________

2.

  Aditz hanpadura (P. Perurena, Leitzako errege-erreginak)

Ezabatu diren adizkiak osatu eta esan zertarako ezabatu diren. Zehaztu, orobat, zer dagoen –ki-dun formen azpian eta zergatik, zer lortzeko ibili diren forma horiek.

1.- Aitona horren andreak, gaitzen batengatik edo, promesa izan behar zuen egina, zazpi urte segidan Santurbanera joanen zela oinez. Baina aitona horrek ez (zuen; Aditz laguntzailea desagertu) nahi joatea, eta ez omen zion dirurik ematen. Dirurik gabe ez zela joanen uste (zuen; Aditz laguntzailea desagertu), baina ailegatu da Santurban egun hori eta andreak goizean goiz jaikita martxa (egin zuen; Aditz laguntzailea desagertu) ! Orduan pentsatu omen zuen «horrek niri kartera bilatu zidak, eta niri dirua ostuta joan duk!». Guztiak hanpatuak.

Joan da kartera gordeta edukitzen zuen lekura, ikusi omen zuen eta kartera falta (zuen/zitzaion; Aditz laguntzailea desagertu)! Baita kartera ostu ziola eta! Txikitu behar zuela eta! Abiatu omen zen andrearen atzetik piperra baino erreago Santurbanera, eta ordurako andrea hango beharrak eginda bueltatua izaki (zen) ! Bidean elkar huts eginak izan behar zuten: bat alde batetik joan (zen; Aditz laguntzailea desagertu) eta bestea beste aldetik etorri (zen; Aditz laguntzailea desagertu)! Guztiak hanpatuak.

Behinik behin andrea lehenago ailegatu (zen; Aditz laguntzailea desagertu) etxera, eta gizona Berueteko mendi horiek denak pasatuta Artxulon behera heldu zela, berriz ere begiratu behar zuela ba, ea kartera han zegoen! Artxuloko harri pilaren batean edukitzen izan behar zuen, gordea. Joan da balekibale ikustera berriz ere, eta kartera han! «Banengoen ba ni, andreak niri kartera ostu? Lehenago ez dut ongi begiratu izanen!». Eta, bitartean, andreak bueltakoan lehengo lekuan utzia izaki (zen) kartera. Inorekin fidatzen ez zen horietakoa izaki (zen), eta dirua etxetik kanpora gordetzen (zuen; Aditz laguntzailea desagertu), baina andreak jakinki (bazekien) non gordetzen zuen! Guztiak hanpatuak.

2.- Noizean behin uztarri berria behar izaten zen, zaharra pipiak janda edo hondatzen zenean, eta han ari omen zen uztargilea Atsotegietako salan uztarria egiten. Aitona Martioxe, goizean berandu samar jaikita, sukalde aldera heldu zela, ikusi du uztargilea nola ari den ate aurrean, eta esan omen zion:

«Arraioa! Urkiarekin ez zakela behinik behin uztarrik egin! Ederki aspertua negok ni urkiarekin egindako uztarriekin». Andreak “Urkiola” izaki (zuen) deitura, eta semearen andreak ere bai, eta ez (zen: Aditz laguntzailea desagertu) konpontzen bitik ale batekin, eta horregatik esaten (zuen; Aditz laguntzailea desagertu) urkiarekin egindako uztarriekin ederki aspertua zegoela. Hanpatua.

3.- Gure ama zenak esaten zuen, Leitzan azkeneko jentilak Ozparrungo leize-zulo horretan izan zirela, eta sorgin kontuak ere esaten zituen. Bat ba omen zen, Berueteko mendi gain horretan, gaueko hamabietan ateratzen zena. Larrugorrian jarrita, ukenduren batekin igurtzi (zuen; Aditz laguntzailea desagertu) gorputz guztia eta: «Lahar guztien gainetik eta laino guztien azpitik, han eta hemen!». Hori esan eta ateratzen omen zen, eta gero gorde (gordetzen zuen; Aditz laguntzailea desagertu) ere bai berak nahi zuenean, haizea bezala, eta beste lekuren batean agertzen omen zen. Ekonomia

Hala, gauren batean norbait ere jarri omen da sorgin horrek zer egiten zuen ikusten eta, ikusi omen du nola igurtzi duen gorputza, eta ukendua non utzi zuen ere bai, eta hark ere proba egin behar zuela ba. Joan omen da gizon hori sorginak ukendua utzi zuen lekura eta, jarri omen da larrugorrian eta, gorputz guztia ongi igurtzi zuenean: «Lahar guztien azpitik eta laino guztien gainetik han eta hemen». Hori esanda, atera omen da eta, gorputz guztia dena larrutu (omen zaio; Aditz laguntzailea desagertu)! Aldrebes esan (zuen; Aditz laguntzailea desagertu) hark, «lahar guztien gainetik» esan beharrean «lahar guztien azpitik» esan (omen zuen; Aditz laguntzailea desagertu) eta, dena larrutu (omen zuen; Aditz laguntzailea desagertu) gizona! Guztiak hanpatuak

4.- Sebastian Gogortza Aienekoa alkate izana zen, eta Axintxio Erbiti Olaberrikoa berriz zinegotzia (zen; Aditz laguntzailea desagertu) . Behin sanferminetara joan dira biak eta abere feria ikusiz eta, eguna elkarrekin igaro (dute; Aditz laguntzailea desagertu)  eta gauean joan dira ostaturen batera, eta ederki afalduta lotara zihoazela, Sebastian komunera (joan zen; aditz laguntzailea desagertu)  eta Axintxio hori gelara zuzenean. Ekonomia

Sartu da gelan Axintxio eta ohe bat bakarra(zegoen; Aditz laguntzailea desagertu)! Baina, jakinki (bazekien) nolakoa zen bestea eta segituan pentsatu (zuen; Aditz laguntzailea desagertu) zer esan. Komunetik etorri zaio berehalaxe Sebastian, eta Axintxiok segituan, amorrarazia balego bezala:

-               Martxa ederra diagu: ohe bakarra eta gainera oraintxe atera duk ohetik gizonzar bat.
-               Ba nik ez diat hor lorik eginen; nahiago diat lurrean egin, hik nahi duana egin ezak!

Axintxiok hura aditu nahi (du/zuen; Aditz laguntzailea desagertu), eta horregatik esan (du/zuen; Aditz laguntzailea desagertu) gezurra; gizon piura gaiztoko bat ohetik ateratzen nola ikusi zuen, eta gero Axintxiok ohean lo egin (du/zuen; Aditz laguntzailea desagertu) gozo-gozo, eta Sebastianek, berriz, lorik egin bazuen ez bazuen, ahal zuen bezala lurrean moldatu behar! Guztiak hanpatuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario